Gauza jakina da Biurdanako Irakurketa Publikoa Iruñeko Udalarekin eta Nafar Ateneoarekin elkarlanean antolatzen dela. Hala, Biurdanako ekitaldiaren bezperan, bi erakunde horiek hitzaldia antolatu ohi dute Iruñean.
Aurtengo hitzaldia bi egun lehenago eginen dute, apirilaren 27an, asteazkenarekin. Literatura, hiria eta hiritarrak izenburupean, Jon Alonso 19:30etik aurrera arituko da, Iruñeko Kondestablen.
Hitzaldiaren sintesia: "Askotan uste dugu literatura gure ohiko bizitzetatik kanpo dagoen zerbait dela, ez duela balio praktikorik eguneroko bizimoduan edo bateraezina dela hiriaren martxarekin. Hitzaldi honetan hiri-inguruko monumentu esanguratsu batzuetan hainbat esku-hartze birtual burutuko ditugu, ideia oker hori deuseztatzeko".
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina