zer da?

- Biurdana institutua 2000. urtean hasi zen Irakurketa Publikoa antolatzen. Urtero antolatzen du.

- Irakurzaletasuna sustatu nahi du Irakurketa Publikoak, hitz irakurria hitz mintzatu bilakatuz, ekintza pribatua publiko bihurtuz.

- Liburuaren Nazioarteko Egunaren karietara egiten dugu Irakurketa Publikoa Biurdanan, baina ez prezeski apirilaren 23an, egun horren inguruko ortziraleren batean baizik.

- Euskal Liburuaren irakurketa publikoa egiten dugu Biurdanan. Hau da, euskarazko liburuen pasarteak ozen irakurtzen ditugu; geure irakurketa publikoarekin euskal literaturari egin nahi baitiogu gorazarre.

- Urtetik urtera aldatzen dugu Irakurketa Publikoaren idazle omendua eta ez ohi dugu liburu bakar baten inguruan antolatzen. Ahal dela, aukeraturiko idazlearen hainbat libururen pasarteak irakurtzen ditugu.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina