Biurdanako XXV. Irakurketa Publikoa 2026ko maiatzaren 8an ospatuko dugu, ortziralearekin. Aurtengo ediziorako, Joe Sacco kazetari estatubatuarrak idatzi eta marrazturiko Palestina komiki liburua aukeratu dugu, Julen Gabiria itzultzailearen euskarazko bertsioan (Astiberri, 2023).
Iragan mendeko 91-92 neguan Joe Sacco (Malta, 1960) Palestinan egon zen, Zisjordanian zein Gazako zerrendan, eta han bizi izandako esperientziak komiki itxurako hainbat erreportajetan bildu zituen. Erreportaje haiek bederatzi liburutxoran argitaratzen joan ziren, eta azkenean liburu handi bakarrean jaso zituzten, Palestina izenburu orokorrarekin. Liburu harengatik, 1996an, American Book Award saria eman zioten Saccori, eta holokaustoari buruzko Art Spiegelman-en Maus
eleberri grafikoarekin konparatu izan dute, Saccoren lanak ere sozialki
eta politikoki oso korapilatsua den gai bat bikain lantzen duelako,
komikiak formatu bezala dituen mugen baitan.
Kostatu izan da komiki liburu hau euskaraz irakurri ahal izatea. Baina ailegatu da, azkenean, Astiberri eta Julen Gabiria itzultzailearen eskutik. Hain zuzen ere, Astiberrik 2022an argitaratu zuen Maus komiki liburuaren euskarazko bertsioa, Julen Gabirirak itzulita. Eta haren ondotik etorri ziren euskaraz Palestina (2023), Gerra gazan (2024) eta Gazako oin-oharrak (2025).
2026ko Irakurketa Publikoan gorazarre eginen diogu Julen Gabiriari, Palestina liburua euskaratzen eginiko lan ederragatik, eta, haren bidez, gorazarre eginen diogu baita Joe Saccori ere.
Informazio gehiago Wikipedian








