2026(e)ko apirilaren 29(a), asteazkena

'Komikia kontu serioa da' mahai-ingurua Iruñean, Irakurketa Publikoaren bezperan


Biurdana BHIk Iruñeko Udalarekin eta Nafar Ateneoarekin elkarlanean antolatzen du Irakurketa Publikoa, eta institutuak ortzirale batez omentzen duen idazlearekin ekitaldiren bat antolatzen dute bi erakunde horiek bezperan.

2026ko Irakurketa Publikoan, Joe Sacco kazetari estatubatuarraren Palestina komiki liburua irakurriko dugu, Julen Gabiriaren euskarazko bertsioan. Gabiria ortziraleko irakurraldian egonen da, baita bezperan antolatu duten ekitaldian ere.

Komikia gauza serioa da
izenburua eman diote maiatzaren 7ko ekitaldiari, eta bertan Gabiria hasiko da hizketan, azken urteetan itzuli dituen lau komiki liburuen inguruko azalpenak emateko (Art Spiegelman-en Maus lana entzutetsua eta Joe Saccoren Palestina, Gerra Gazan eta Gazako oin-oharrak). Ondoren Martin Etxauri Txo! eta Andrea Prosper Marrakatue ilustratzaile eta marrazkilariak batuko zaizkio, Maite Mutuberria ilustratzailearen gidaritzapean komikien seriotasunaz hausnartzeko.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina